Hemen dago, Heldu da eguna, Pozik izan, heldu da. Gailendu baita Argitasuna, Pozik izan, hemen da. Goizeko haizeak nahi ditu eraman Lo errearen hausterrak. Goizak argitara Ematen du Gauaren egia. Egunak Fatu ilunena du Hurrengo gaua. Non ote da unean uneko gakoa, Bizi pozaren giltz gordea? Alerik ale doan harea: Bizitzaren Neurria. Oharkabe jausten den Alea Nora ote doa? Non dago unean uneko gakoa, Bizi pozaren giltz gordea? Geldirik goroldioari begir, Ezkilak entzuten dira. Geldirik goroldioari begira nago, Ezkilak gero eta urrunago.