Gutunik gabe astelehena iragan zen Nahiko triste. Astearte, asteazkena, ez nuen izan Albiste. Ostegunean, ostiralean, larunbatean, igandez, Ez da gutunik batere iritsi ez egunez Eta ez gauez. Arorik aro doa denbora, ez du lehen ez Azkenik. Galderak egin nituen baina, ez dut jaso Erantzunik. Udazkenean aldegin eta, udaberrian Itzuli, Nork daki nondik nora doazen, hainbeste Txori migrari. Ustekabeko txori migrari, iritsi dira Gutunak. Iazko galdera haientzako, heldu dira Erantzunak. Baina berritu dira aroak eta zahartu Galderak. Gutuna iritsi baino lehenago erantzun ditu Denborak. Orain galdera berriak ditut, hegats arinez Hor doaz. Hurrengo urtaroarekin ea, itzultzen diren Menturaz.