"Egun ez nauzu neu etorri Alberto Caeiro baino", errauten zautan Fernando Pessoak, eta mintzaira nahasiz Eta lokarrigabez irauten zuen solasa. Eguzkiloreek bezala behartzen zituen Hormetan zelai urregorriztatuak Edo muino izarez estaliak Ene begi lausotuek pinturaren bat, ispilua edo horma soila ikusten zuten lekuetan. Natura ederra eta zaharra dela erraten zuen, Artzainak ardiei begira bezala. Eta gaua abaildu orduko, Euria, eguzkia, ilargia eta etxe atarian aulkia Desiratu eta alde egiten zuen lasai Sonbreiruaren hegala altxatuz.