Oskorrik ez balu Aresti hura grabatu
Letek bizigaia izar bilakatu
Lourdes Iriondo ez balitz ausartu
Izebak ez balit zinta hura pasatu
Ez balitz Hertzainak, ez balitz Kortatu
Lujanbio ez balitz Maialeneratu
Xalbador ez balitz txistutan altxatu
Nik ez nuke zertan kantu hau kantatu
Eta Amurizak ez balu
Predikatu
Gaur milaka gara
Haseran lau katu
Aita hil akatu
Izan ez bagenu barkatu
Baina atzerago, geratu
Gernika ez balute bonbardeatu
Eta Euskal Herria militarizatu
Hildakoak izen gabe lurperatu
Hizkuntza, jendea zigortu, zanpatu
Haurrak umilatu
Herri bat ukatu
Ipuin eta kantu
Denak debekatu
Zituzten lurrera
Ez bagenu migratu
Nik ez nuke zertan kantu hau kantatu
Aurreko guztia ez balitz gertatu
Kausalitateak
Bidegurutzeak, ateak
Ez balute hitz egin nahiz ta debekatu
Ez balute sortu nahiz ta ez kobratu
Ez balute amestu, ez balute asmatu
Ez balitz bertso bat zauri haien patu
Maite dudan eran ez banu maitatu
Nik ez nuke zertan kantu hau kantatu
Aukera izanik, ez banu hautatu
Nik ez nuke zertan kantu hau kantatu
Ez banu Barkoxe gauez bisitatu
Nik ez nuke zertan kantu hau kantatu
Ez banintz uharte hartan ontziratu
Nik ez nuke zertan kantu hau kantatu
Kausalitateak
Erabakien kateak
Ez banintz ausartu
Ta mugak behartu
Nahiz ta hanka sartu
Lehen bertso hura
Ez banu bukatu
Nik ez nuke zertan kantu hau kantatu
Ez balitz haizea kolpera aldatu
Ez banu aurkitu, nahiz ta ez bilatu
Ez banintz infernu zulora bajatu
Ez banu hainbeste aldiz frakasatu
Nik ez nuke zertan kantu hau kantatu
Etsi izan banu, ez banintz bueltatu
Beti bera banintz, ez banintz aldatu
Probatu ez banu nahiz ta ez gustatu
Ta inork ez balit eskurik luzatu?
Barruan neukana ez banu kontatu
Jarritako marra ez banu pasatu
Ez banintz sumendi, ez banintz olatu
Negurik ezean ezin da loratu
Zein da Lauaxeta
Ta Garcia LorcaOskorrik ez balu Aresti hura grabatu
Letek bizigaia izar bilakatu
Lourdes Iriondo ez balitz ausartu
Izebak ez balit zinta hura pasatu
Ez balitz Hertzainak, ez balitz Kortatu
Lujanbio ez balitz Maialeneratu
Xalbador ez balitz txistutan altxatu
Nik ez nuke zertan kantu hau kantatu
Eta Amurizak ez balu
Predikatu
Gaur milaka gara
Haseran lau katu
Aita hil akatu
Izan ez bagenu barkatu
Baina atzerago, geratu
Gernika ez balute bonbardeatu
Eta Euskal Herria militarizatu
Hildakoak izen gabe lurperatu
Hizkuntza, jendea zigortu, zanpatu
Haurrak umilatu
Herri bat ukatu
Ipuin eta kantu
Denak debekatu
Zituzten lurrera
Ez bagenu migratu
Nik ez nuke zertan kantu hau kantatu
Aurreko guztia ez balitz gertatu
Kausalitateak
Bidegurutzeak, ateak
Ez balute hitz egin nahiz ta debekatu
Ez balute sortu nahiz ta ez kobratu
Ez balute amestu, ez balute asmatu
Ez balitz bertso bat zauri haien patu
Maite dudan eran ez banu maitatu
Nik ez nuke zertan kantu hau kantatu
Aukera izanik, ez banu hautatu
Nik ez nuke zertan kantu hau kantatu
Ez banu Barkoxe gauez bisitatu
Nik ez nuke zertan kantu hau kantatu
Ez banintz uharte hartan ontziratu
Nik ez nuke zertan kantu hau kantatu
Kausalitateak
Erabakien kateak
Ez banintz ausartu
Ta mugak behartu
Nahiz ta hanka sartu
Lehen bertso hura
Ez banu bukatu
Nik ez nuke zertan kantu hau kantatu
Ez balitz haizea kolpera aldatu
Ez banu aurkitu, nahiz ta ez bilatu
Ez banintz infernu zulora bajatu
Ez banu hainbeste aldiz frakasatu
Nik ez nuke zertan kantu hau kantatu
Etsi izan banu, ez banintz bueltatu
Beti bera banintz, ez banintz aldatu
Probatu ez banu nahiz ta ez gustatu
Ta inork ez balit eskurik luzatu?
Barruan neukana ez banu kontatu
Jarritako marra ez banu pasatu
Ez banintz sumendi, ez banintz olatu
Negurik ezean ezin da loratu
Zein da Lauaxeta
Ta Garcia Lorca
Cesare Pavese, Pello Errota
Bilintx, Ayamonte, Bertold Brecht
Zortziko txikia, hip hopa
Gaztetxea, plaza, bertsoa, rocka
Batzen dituen bizipen puzzlea
Lotzen dituen soka
Alabak, lana, borroka
Eta asteburuero herrien errota
Ondarru, Arantza, Zestoa, Algorta
Bota, bota bota
Kantatu, kantatu, kantatu
Ez balitz aurreko guztia gertatu
Ez balitz haizea kolpera aldatu
Nik ez nuke zertan kantu hau kantatu
Cesare Pavese, Pello Errota
Bilintx, Ayamonte, Bertold Brecht
Zortziko txikia, hip hopa
Gaztetxea, plaza, bertsoa, rocka
Batzen dituen bizipen puzzlea
Lotzen dituen soka
Alabak, lana, borroka
Eta asteburuero herrien errota
Ondarru, Arantza, Zestoa, Algorta
Bota, bota bota
Kantatu, kantatu, kantatu
Ez balitz aurreko guztia gertatu
Ez balitz haizea kolpera aldatu
Nik ez nuke zertan kantu hau kantatu
Поcмотреть все песни артиста