Lurrean eserita, mundua amaitu da. Ezer esan gabe gaude biok begira. Inork ez dio agur... baina denak etxera. Ia mozkortu gabe, hondo-hondoan gaude. Hemen nintzen geratu, nola hau gorrotatu? Infernua da hurbil: eta ni zaldiz nabil. Ez da behar asko bizkarra apurtzeko... Itsaso berririk ba ote bilatzeko? Zapata dantzan darabilt airean... Arazoak ahaztu hona iristean. Aizu, aizu: inor ez da hiltzen: jokoa ez da amaitzen... Inor ez da hiltzen ate-joka inor ez dator. Nahiz aldatu bai: ez da hiltzen, ez da hiltzen, ez, inor ez. Arreba ez dut zaindu, arrotz gara elkarren. Udaro deitu arren, bihotza hark non du? Txikia zela eta mundua handi: hartua nintzela zioten sinestarazi Zikin espaloian, haur-jolasen sasoian. Odola belarretan, botila apurtu bat. Inor ez da hiltzen ate-joka inor ez dator. nahiz aldatu bai: ez da hiltzen, ez da hiltzen, ez, inor ez. Kantu oro maita, nahiz ez ulertu dena: arraroa denari zeuk lagundu bukatzen.