Zeuk galdetu zenidan bazenekien arren Ez nekiela erantzun nizun eta banekien Baina nola ereiten duenak Ez duen beti jasotzen Duenak ez du beti ereiten Zuk azaldu zenidan arquimedesen printzipioarena Uretan edo ohetan gertatzen dena Nola gorputz berri bat bertan sartzen denean Lehendik han zegoena ateratzen dan Gereziak hezur eta guzti jaten zituena Eta auspez lurrari helduta lo egiten duena Eta beste biktimaren bat ere bai Bien artean zuk min egin diezu, beraien maite izan zaituztenean Zu bezalako leku pitzatuan etzan zirenak Hamar hankako ohe batean Dena zure ondoan lo egitearen albo-kateak Inor zeure burua baino gehiago Maitatzeko gai ote zaren Ez duzunetik ematen duzu, Duzunetik ez hainbeste Exen telefono nekatuak gaua zulatzen Beti zorretik kulpara doan dei galdu batean Akusazio eta testigua bera den epaiketa amaigabean Eta zuk zeure burua zuritzen Kantu min eta ederretan Baina parentesi artean gordea duzuna.