Kishore Kumar Hits

Anari - Hareago lyrics

Artist: Anari

album: Zure Aurrekari Penalak


Beti ahitzera egiten bidea
Oso ondo oroitzen
Ez duzunetik zehazki ahaztu behar izan zenuenera
Orduan ez genekielako
Egia esan orain ere ez
Eman eta eman gutxitu nola liteken
Eta zure isiltasunengatik
Gutxitzen doan gure hizkuntza honek ere ez dio izenik ematen
Higatzen zaizkigu begiak, basamortutzen gu biak
Baina ez diogu utziko hareagotzen
Eta, zaldi zuri batek
Oraindik trostan zeharkatzen
Zure ametsetatik zurera zelai zulodun bat
Zerbait proposatu nahi dizut
Azkenari aurre hartzeko
Nola suak bere burua jaten duen,
Elkarren ondoan etzatea eta elkar laztantzea elkar ezabatu arte
Eta zaldi zuri batek
Bitartean trostan zeharkatzen
Nire ametsetatik zurera zelai zulodun bat

Поcмотреть все песни артиста

Other albums by the artist

Similar artists