Negua lo gelditu zaigu oinetan behelainotan, Bihotzekin baño ez dugu ikusten, itxututa. Miñak habiak egin dizkigu esku ahurretan eta Itsasoak gainezka begietan. Argirik ez da sartu geroztik lehiora, Udaberririk ez dute somatzen lorak gurean, Txorien zai daramagun arren urtaro osoa, Saiak baño etzaizkigu hurbiltzen lekura. Bihotza harri bihurtu zaigu, gogortuta, Goroldioa dugu lehen azala zen lekuan. Desertua baño ez dut orain ikusten zure begietan Eta ibai lehorrak dira gure zainak. Nahiz eta miñak habiak egin dizkigun esku ahurretan, Saiak baino hurbiltzen ez bazaizkigu ere lehiora, Goroldioa dugun arren gorputz osoan, Hemen iraungo dugu elkarrekin ilargi berotan zai, Zai, Zai, Ilargi berotan zai,