Kishore Kumar Hits

Joseba Tapia - Alborotuak Izan Ditugu lyrics

Artist: Joseba Tapia

album: Eta Tira Eta Tunba


Mila zortzirehun hirurogeita zortzigarrengo urtian
Alborotuak izan ditugu españolaren artian:
Denbora askuan izandu degu Doña Isabela kortian,
Estimatua eduki dute aspertu diran artian.
Planta txarrean arkitzen gera orain daukagun klasian
Lasaikeriak aurreratzen da errespetua atzian
Pozoikeriai libertadea eman ezkero etxian
Garbitasunak ez du iraungo hagitz denbora luzian.
Judu, hereje, protestanteak beti dabiltza artian
Jesukristoren erlijiua laja nahi ezik pakian,
Gurutzetxo bat eskribituta jarriko zaie atian
Aginte gabe izan ditezen katolikuan oinpian.
Aitasantuak eskribitu du Españiara goraintzi
Santiagoren erregaliaz ez dezagula gaitzetsi,
Errespetua nahi ez duena irten dedila ihesi,
Gure reinuan ez da tokatzen libertadia nagusi.
Gure don Karlos azaldu zera bazegon zure beharra
Triste geundenak alaitutzeko Orienteko izarra
Nola dan orain deskubritu da soka faltsuen amarra
Zure ezpatak ebakiko du ez zaio falta indarra.
Ama Birjiña Pillarekua harturik geren anparo
Soka hori mila puska egiteko indar eskasik ez dago
Aitaren seme irtengo gera Karlos Borbonen soldado
Bandera beltzak jarri ez gaitzan lege zikinen esklabo.

Поcмотреть все песни артиста

Other albums by the artist

Similar artists