Kishore Kumar Hits

Joseba Tapia - Compostelako erromesa lyrics

Artist: Joseba Tapia

album: Hain Zuzen


Compostelan egon nintzen
Lehengo udan erromes
Noizbait iritsiko nintzen
Joan izan banintz oinez
Arribatu nintzeneko
Zain neukan Maruxiña
A zer serora parea
Bera ta lehengusina!
Lagun biak hasi ziren
Gora Euskadi oihuka
Ni Biba Galizia Ceibe
Malkoak ezin xuka
Matxinada zabaldu zen
Tabernarik taberna
Fraga eta bere fragatak
Beldurtzeko galerna!
Santuari ez nion nik
Ez kaixo ez adio:
Compostelaraino gabe
Astiarran Santio!
Nahiz gaita jotzen ez jakin
Sentitzen naiz gallego
Herritasuna noiz behinka
Aldatzerik balego

Поcмотреть все песни артиста

Other albums by the artist

Similar artists