Ordu biak laurden gutxietan Azaroaren zazpian Pinpi ta panpa kañonazuak Irunen ta Ondarrabian, Zer ote ziran ainbeste soñu Altxatu giñan abiyan Obetoxiago entzuteko Obetoxiago entzuteko Itsas ertzera joan giñan. Bi andrek leyotikan Parrez beriala Madrid artu zalako Soñuak zirala. Oik uste zuten zala Madriden sartzia Kanpantorrera joanta Ezkillak jotzia. Nik buruari dardar egin ta Au esan nuen aurrena: Gezurra zala soñu auekin Itxura egiten zutena. Bizkai aldetik gure anaiak Mugitzen asi zirala Aien aurkako jendia bildu Aien aurkako jendia bildu Ori zala bear zuena. Nik esanda bezala Urrengo goizian Irun ta Ondarrabitik Zenbat joan zi'an, Oik uste zuten zala Madriden sartzia Kanpantorrera joanta Ezkillak jotzia Atabalakin tanborra juaz Gizon bat deika atera Irakurririk erriari deitzen Alkate jaunan papera. Seietan musika soñuakin Goazen guztiok dantzara Mondragoi ere guria da-ta Mondragoi ere guria da-ta Gizona zer ari zera! Orain erdi gordian Zokuan or daudez Erdiak erotuta Nora joanik ta Nora joanik ez. Oik uste zuten zala Madriden zartzia Kanpantorrera joanta Ezkillak jotzia. Erri guztia engañatutzen Gezurren modu txarrian Orrelakorik ez da egiten Gizon zintzuen aurrian. Zuek zauztela denen nagusi Españiako lurrian Ez daukazute ezkillak jorik Ez daukazute ezkillak jorik Madriko kanpantorrian. Arritzen naiz gauz ori Burura etortzia Eta oinbesteraño Gizona erotzia. Oik uste zuten zala Madriden sartzia Kanpantorrera joanta Ezkillak jotzia.