Ezkontza heteroa, familia santua Gay, trans eta Bollerek zain infernua Kondoia bekatua, hilketa abortua Masturbatzen bazara erreko zara Pertsona ziklikoa, baduzu hile(ro)koa Etxea garbitzean dago gakoa "Mutilek trabukoa, neskek berriz alua" Autobus laranja horri emaion sua Dogma eta egia absolutuak Begiak ateratzen dihardun beleak Erretzen ari dira, pasarte ilunez Betetako liburu eta tenplu sakratuak ♪ "Etorkinen auzia, terroristen jauzia Europan sartzen den Troiar zaldia" Titularrak sortzea, zuen abilezia Pozoituta gezia... hau bai mafia!