Kishore Kumar Hits

Mconak - Tabernako Argiak lyrics

Artist: Mconak

album: Piraten Matxinada


Zazpi itsasoetako olatuak

Sentitu ditut txalupa zaharrian

Orain hemen gaude
Mozkorturik abesten
Kantauriko kai txiki honetako txoko ilun batian.

Karibeko gardenetan dzangan

Terranoan hazurrak dardarka

Itsas bilak asko
Baina ez naiz iritsi
Itsasoa ta zerua batzen diren marra hortara.
Ez al dakizu arnasa falta zaidala
Errekan gora noan bakoitzian
Arrainen antzera itota
Itsasotik apartatzian.
Harrapatu gaituzte
Tabernako argiak
Marinel bakartion
Bizimodu tristia
Kamarero, atara eizu
Azkeneko rondia
Egunsentiarekin daukagu partitzia.

Portuetako lamien lilura

Marrazo gosetien hortzkada
Lapurtutako bihotz zati txikiak
Dauzkat itsas labar ilun eta ozeano azpian.

Ez naiz txintxo, pekatu gabia

Etxean nahi duten printzipia

Inpernuko ateak zabaldu arte
Itsasoari zor diot nere gorputz ta izatia.
Ez al dakizu arnasa falta zaidala
Errekan gora noan bakoitzian
Arrainen antzera itota
Itsasotik apartatzian.
Harrapatu gaituzte
Tabernako argiak
Marinel bakartion
Bizimodu tristia
Kamarero, atara eizu
Azkeneko rondia
Egunsentiarekin daukagu partitzia.
Harrapatu gaituzte
Tabernako argiak
Marinel bakartion
Bizimodu tristia
Kamarero, atara eizu
Azkeneko rondia
Egunsentiarekin daukagu partitzia.

Поcмотреть все песни артиста

Other albums by the artist

Similar artists