Zeharka erortzen den euriak Busti nau eta itxi ditut begiak Ez dakit erantzuten Gure galderaren lehen hitzari Nondik eroriko den inola baneki Heldu orain eskutik ♪ Eta hori bada nahi duzuna Ez hitzik galdu eta ez galdetu zer ote den Dantzan jartzen gaituena inon musikarik gabe Urak bere bidea zure ilean marraztu badezake Gure begiek loreak eman arte Gure begiek loreak ♪ Eta behe-lainoa baino arinago dator orain Ezin astunago eskuetatik erortzen zait Ezin hartu zitekeenik ezin ahaztu Zugan bizi den beste inor Edo nigan hilko den amets oro Ezin heldurik elkar datoz berdin duelarik Eta hori bada nahi duzuna Ez hitzik galdu eta ez galdetu zer ote den Dantzan jartzen gaituena inon musikarik gabe Urak bere bidea zure ilean marraztu badezake Gure begiek loreak eman arte