Espazioa da gorputzen muga, Gogo eta nahiak ametsen helmuga. Besteen bizitzetan nomada, Ihesean lorratzik batere Uzten ez duen haize bolada, Ohartu orduko nahasita, Jabetu orduko harrapatuta, Naukan sarea, bera da. Eta gauak ilun diren arren Izan ginenaren itzalak Jarraitzen du hemen Denboraren distantziak Ezin du hazi ahanztura, Ezabatu oroimena. Zail egiten zait bere ausentzia, Mingarria hutsunea Sumatzen dudala onartzea. Baina gauak ilun diren arren Izan ginenaren itzalak Jarraitzen du hemen Eta gauak ilun diren arren, Inguratu gintuzten Izarak estaltzen Izan ginenak jarraitzen du hemen Jarraitzen duzu hemen