Iraultzari emandako bizitzak, Ohorezko lerroetan idatziak, Herri zapaldu baten historian, Askatasun egarri den herria. Adorez betetako bihotzak, Tinkotasunez hartutako bidea, Muturreraino jarraituaz Aske izan nahieran desira. Zanpatzaileen aurrean Altxatutako gizon-emakumeak, Fusilak eskutan hartuz Eta ukabilak gogor estutuz... Kantauriko hegian Herri bat izan zen Ez zela esango Zin egin zuten. Hamarkadetako ibilbidea, Batzutan zail, beti ederra, Hainbeste belaunaldi jasoaz Iraganetik egunera. Kemenez eta indarrez, Maitasunez eta borrokaz, Euskal Herri aske ta sozialista Bidezidorretan iparrorratz. Zorroztasunez ta zuhurtziaz Ezaren gudaz baietza sortuaz, Izandako konpromezua Denontzat eredu bihurtuaz Kantauriko hegian Herri bat izan zen Ez zela esango Zin egin zuten.