Besarkaturik lurrean Aurpegi zurbilak inguruan Urduritasunaren adrenalina, Sirena hotsak, borroka oihuak... Goi lautadatik itsasoraino, eskuz esku dator harria Zubi zaharra igaroaz, elkartzekotan herria Betiko itzalen gainetik, etorkizunera begira Bakoitzak bere adreilua, denok batera harresia Soilik herri antolatuak eskura ditzake bere helburuak Behinola ulertu zuen etsaiak Ta martxan jarri zuen makinaria Eragile, herritar, disidenteak, Ezkertiar eta iraultzaileak ezarri zituen jo-mugan Faxismo espainiar anakronikoak Milaka ta milaka orritako hautu eta sumario latzak Torturapean eragindako inkulpazio eta froga faltsuak Herri erantzun baten beharra Herriarenganako erasoen aurka Elkartasunetik konpromezura, emanez urratsa Izan nahi dugulako LIBRE! Espetxeetatik at LIBRE! Gordelekuak utzita LIBRE! Kaleetan zehar, lagunartean, askatasunean LIBRE! Antolatzeko LIBRE! Matxino izateko LIBRE! Oihukatzeko, borrokatzeko, bidea aukeratzeko! Ez dugu nahi bukaera gabeko gatazkarik Ezta makurraraziko gaituen bake ustelik Erabaki ahalmena, herriarentzat boterea Nortzuk dira terroristak? Zeintzuk biolentoak, Ziegetan bortxakeria baimentzen dutenak ez badira? Izua erabiltzen zapaltzen dutenak Itsu, gor, mutu nahi gaituztenak Txakurren gezurrei bizkarra emanez Auzitegiari planto eginaz Ezin gaituztela epaitu, adieraziz desobedientziaz Kriminalizazioa hautsiz, ekimenez ekimen herritik herrira Elkartasunetik konpromezura, emanez urratsa Izan nahi dugulako LIBRE! Espetxeetatik at LIBRE! Gordelekuak utzita LIBRE! Kaleetan zehar, lagunartean, askatasunean LIBRE! Antolatzeko LIBRE! Matxino izateko LIBRE! Oihukatzeko, borrokatzeko, bidea aukeratzeko!