Erresumen garaietatik hona Odolustu nahi izan duten herria Euskaldunon lurralde Nafar gudarien aberria Kateek batzen gaituzte Katez gaituzte lotuak Bide bazterrak Gorpuz bete zituzten Jauntxo agintari kolonoak Makurtu ginela salduz Engainatu nahi gaituzte Odola darion lumaz Idatzitako historian Arrano beltzaren hegaldiak Jarraituz egin genuen bidean Ereindako borroka haziak Gaurko egunetaraino loratu dira Amaiurko gaztelu beltzetik Sasiko gordelekuetara Belaunaldiz belaunaldiko Iraultza ta matxinadak Ezpatak ta sua Etsaiaren aurka Zerua itxiz kea Mendetan zehar Eguzkia ukatzen Diguten heinean Boliek aurrera Jarrai dezala Askatasunaren izenean Menpeko bihurtu gaituzte Odola darion lumaz Idatzitako historian Arrano beltzaren hegaldiak Jarraituz egin genuen bidean Ereindako borroka haziak Gaurko egunetaraino loratu dira Bostehun urte Konkista baten menpe Zapalkuntzari hortzak erakusten Seme-alaben irribarrea Izango da gure mendekua Arrano beltzaren hegaldiak Jarraituz egin genuen bidean Ereindako borroka haziak Gaurko egunetaraino loratu dira Bostehun urte Konkista baten menpe Zapalkuntzari hortzak erakusten Seme-alaben irribarrea Izango da gure mendekua Mendekua, Izango da gure mendekua