Gogoan ditut Inperioetako lurraldeetan zehar Igarotako kilometroak Ezarritako bidegurutzean Aste bat eta beste bat Egindako joan etorriak Maitasunez ta sentimendu txuri beltzez Margotutako bidaia amaigabeak Oroitzen ditut errepideak eramandakoak Zuloan denaren negarrak Buru guztiak botatzean Kristal lodiaren beste aldean Sentitutako askatasun egarria Ohe hutsak errepide beteak Horma hotzak sentimendu beroak Oihu ozen ta ukabil ezkutuen artean Minutu motzak ordu luzeak Ehundaka kide herri oso bat Elkartasunaren kriseiluak argitzen duen bidean Buruan ditut Bilaketetako hotzikarak Txakurraren begiradak Estalitako hatzaparrak Zorrez bi egun begirunea Bortizki bortxatzen dutenena Gehiegizko zigorrei gehitutako zigorrak Espetxeetako zerraiek Behitutako malkoak Ama baten nahita nahiezko irribarrea Duintasunaren alde irudi garbiena Ohe hutsak errepide beteak Horma hotzak sentimendu beroak Oihu ozen ta ukabil ezkutuen artean Minutu motzak ordu luzeak Ehundaka kide herri oso bat Elkartasunaren kriseiluak argitzen duen bidean Ohe hutsak errepide beteak Horma hotzak sentimendu beroak Ziega ilunetako mugak apurtzera goaz Ohe hutsak errepide beteak Horma hotzak sentimendu beroak Oihu ozen ta ukabil ezkutuen artean Minutu motzak ordu luzeak Ehundaka kide herri oso bat Elkartasunaren kriseiluak argitzen duen bidean