Geldiezinak izan ginen Izar iheskorra zeruan Maite genuena egiten Biluztu ginen gau bakoitzean Argiak itzali izan arren Sua mantentzen ari gara Eta laster gure azken gaua balitz bezala Egingo dugu eztanda (Oh...) ♪ Egingo dugu eztanda ♪ Geldiezinak izan ginen Iraganeko gazteluan Batera geroa margotzen Hunkitu ginen taula gainean Ekaitz azpian izan arren Sua berpizten ari gara Eta laster gure azken gaua balitz bezala Egingo dugu eztanda (Oh...) ♪ Egingo dugu eztanda ♪ Egingo dugu eztanda (Oh...) ♪ Mila aldiz berreskuratuko ditugu Erortzean galdutako indarrak Berriz berotuko ditugu ahotsak Elkartzeko kantu berri batean Orain ez dezala denborak itzali Aspaldi piztu genuen sugarra Urrun egon ginen baina itzuli gara Ta azkenengo gaua balitz bezala Egingo dugu eztanda (Oh...) Egingo dugu eztanda (Oh...) Egingo dugu eztanda Mila aldiz berreskuratuko ditugu Erortzean galdutako indarrak Berriz berotuko ditugu ahotsak Elkartzeko kantu berri batean Orain ez dezala denborak itzali Aspaldi piztu genuen sugarra Urrun egon ginen baina itzuli gara Ta azkenengo gaua balitz bezala Egingo dugu eztanda