Hau da urte berria? Beti bezain zahar darrai. Minez eta higuinez esnatu naiz. Egia handiegia irensteko ez naiz gai Zalantzak prest dauzkat noiznahi. Beldurrari beldur, Ametsak ondo mugatu Itacak mapatik kendu. Sinetsita dugun zerutik Ezin zaio zeruari... Oinak lurrean beti, Hori agindu digute Eta guk indarrez bete. Hain gogor ezen gorputza Astiro hondoratu den Lurpean bizi arte. Beldurrari beldur Ametsak ondo mugatu Itacak mapatik kendu. Sinetsita dugun zerutik Ezin zaio zeruari... Otsoek hezi gaituzte Isiltasuna goratuz, Geldi egotea eta Egonkortasuna nahastuz.