Gure begiek ez dute malko isurtzeko gogorik Denik eta bizitza bakarra bizi dutelako. Entzun, astiro doa denbora, idi gorrien gurdi hori. Begira, erlojuetako orratzak unean-uneka herdoiltzen. Zenbat gauza utzi dugun estrata bazterretan Edo laku urdinen hondoan, bizitza bakarrean, Eta zenbat aldiz galdu garen behelainotan Basoilar izateko ametsetan dabiltzan kurloiekin. Gure desirak ez dira jada habia abandonatuak besterik Gure bihotzetan. Eguzkia gurpil ahula da. Ez entzun, ez begiratu, ez pentsatu gehiago, Bizitza hau bakarra delako. Gal ez dadin, ibili ez Eta sentitu ere ez, harriak lez izan nahi genuke, Mendea eta segundua gurutzatzen diren lekua, Lekua besterik ez izan, urrun deritzan aberrian.