Zuek sentitzen al zarete nire antzera, Itsasoaren aurrean baldin bazeundete bezala? Irribarrea marrazten zaizu egunero begietan, Ez utzi olatu ilunek ezabatzerik. Dena eskaintzen dut guztiaren truke. Gutxi eskatzen dut, dena nahi nuke. Lagundu goizero mundu hau ulertzen, Begiak ireki gabe ikusten. Beldurrek lotuta naukate, argiek itsututa. Ilunpetan bizitzera ohitu ginen aspaldi. Agian arrazoia dute eta gu gaude okertuta, Noiz egin genion uko zorte onari? Ikusten lagundu, argiek itsutu naute, Mesedez lagundu ikusten! Doinu bat entzun dut, nonbaitetik deitu naute, Mesedez lagundu ikusten!