Azken juizioaren ordua heldu da Biktimak izan arren, gaizkide gara. Inposatu diguten sasi demokrazi honen emaitza gara Gutxi batzuen interesen erritmora dantzan Misilen hotsek danbor-arradekin bat eginda hauxe da kanta Ohartu zaitez hildako bakoitzak gure sinadura darama. Azken juizioaren ordua heldu da! Biktimak izan arren gaizkide gara! Zorigaiztoko bizitzara kondenatu ditugun izakiek Kontsumoaren gosea aseko dute lehertu arte Birikiak pikatu dizkiogula ama lurra negarrez Basamortu jantziak josi trenbide eta errepidez Azken juizioaren ordua heldu da! Biktimak izan arren gaizkide gara! Azken juizioaren ordua heldu da! Biktimak izan arren gaizkide gara! Datozen belaunaldiak Non biziko ote dira? Odolez margotutako infernu baten errautsak dira Gure ondarea Azken juizioaren ordua heldu da! Biktimak izan arren gaizkide gara! Azken juizioaren ordua heldu da! Biktimak izan arren gaizkide gara!