Igandea ate joka dut pertsianako zirrikituetatik "Altxa zaitez alfer hori!" oihukatuz leihoaren bestaldetik Atzo jainko izatera jolastu genuen eta gaur berriz Deabruak infernura eraman nazala berarekin, berarekin! Beti gazte izango ginela zin egin genion elkarri "Eta bihar zer? Guri bost!" altxa kopak, topa orainari Bart heroiak izan gara, gure hiriko kaleetatik "Nahiko!" Aski dela esan diot esnatzean nire buruari. Gau alaiak goiz goibelak, betikoa, beti berdin Asteroko lezioa ez dut oraindik ikasi, ez dugu ikasi! Indarrek botata utzi naute Seigarren martxa sartu genuen beldur barik Ez genuen jakin garaiz balaztatzen Lagun arteko tragoei ezetz esan ezin Orain hemen nago sabaiari so Nagiak kentzen saiatzen biharamunari Gauarekin joka egunak niri gol Huts eta bat, benetan, ez dut tranparik egin. Gau alaiak goiz goibelak, betikoa, beti berdin Asteroko lezioa ez dut oraindik ikasi, ez dugu ikasi! Gau alaiak, goiz goibelak...