Kishore Kumar Hits

Enkore - Desagertu lyrics

Artist: Enkore

album: Kanala


Gaur ere
Etorri zara betiko kontuekin batera
Onena zarela, besteen gainetik zaudela
Egun osoa pasa duzu lezioak ematen
Entzun aholku bat: joan zaitez popatik hartzera.
Limitera eraman duzu nire pazientzia
Ez dakit zelan lortu duzun, ez da gauza makala
Zure inteligentziaren arrastrorik ez dago
Eta barre egiten duzun bakoitzean.
Ea nola diotsudan
Ez zaitezen atsekabetu.
Agur!
Alde hemendik orain
Ez zaitut ikusi nahi
Faltan botako ez zaitudala
Zin egiten dizut.
Pakean utzi
Ahantzi nazazu
Egin fabore bat arren
Eta desagertu.
Ziur nago oraindik ez dakizula
Norainoko amorrua sortzen duzun nigan
Jakitekotan birritan pentsatuko zenuke
Tontakeriekin nigana hurbiltzea.
Ixiltzen ez bazara, eroriko naiz
Eta buruak egingo dit eztanda.
Egia esan, ez legoke gaizki egongo
Beste aukera zu entzutea bada.
Ea nola diotsudan
Ez zaitezen atsekabetu.
Agur!
Alde hemendik orain
Ez zaitut ikusi nahi
Faltan botako ez zaitudala
Zin egiten dizut.
Pakean utzi
Ahantzi nazazu
Egin fabore bat arren
Eta desagertu.
Ea nola diotsudan
Ez zaitezen atsekabetu
Eta desagertu.
Agur!
Alde hemendik orain
Ez zaitut ikusi nahi
Faltan botako ez zaitudala
Zin egiten dizut.
Pakean utzi
Ahantzi nazazu
Egin fabore bat arren
Eta desagertu.

Поcмотреть все песни артиста

Other albums by the artist

E

2015 · album

Similar artists