Kishore Kumar Hits

Enkore - Itsasoaren Bestaldean lyrics

Artist: Enkore

album: Faktore Komunak


Tabla bat ta lau gurpilen gainean Eguzkira
Venice Beach-eko paseotik aurrera begira.
Kresalaren usainak oroitu nau etxetik urrun nagoela
Kantauri itsasoa, euririk ez Kalifornian.
Nire lurrari zor diot
Orain naizen guztia
Itsasoaren bestaldean
Zure itzala sumatzen da.
Hamabi gradu zero azpitik oinez naiz, hau da Broadway
Gauaren paradisua.
Nahiz eta kultura ezberdinak izan
Herrimina sortzen zait barnean.
Kresal usainik ez da
Etxetik urrun nago eta
Mendi, zelaiak dira maiz
Faltan botatzen ditudanak.
Nire lurrari zor diot
Orain naizen guztia
Itsasoaren bestaldean
Zure itzala sumatzen da.
Gure lurra, zure lurra!
Itsasoaren bestaldean, itsasoaren bestaldean, itsasoaren bestaldean...
Zure itzala sumatzen da.

Поcмотреть все песни артиста

Other albums by the artist

E

2015 · album

Similar artists