Ibai ertzetik ibiltzen topa nintzan lagun batekin Karramarru gorriaren antzaz, begirada zuen berezi. Proposatu zidan bueltatxo bat ematea, Ta konturatu baino lehen ibiltzen hasi ginen. Txoritxoak atzeraka hegalean zebiltzan Euri tantak gorantza hodeietara bihurtzen ziren Belar berdea lurrerantz, kumeak sabeletara, Izugarrizko bidaia iraganaren bila. Zein luze bidaia, denboran zehar, Gauzez betea iraganaren bila. Hura zen zoriona ailegatu ginenean, Han zegoen gizon zaharra, gizon zahar iletsua Tanbor bati kolpeka. Norbait alboan zeukan, Gizon hura ni neu nintzan, ta zu zinen albokoa. Zein luze bidaia, denboran zehar, Gauzez betea iraganaren bila.