Partitzean Ternuara, Untzia prest da belara: Berga haut dago arradan, Denbor-onaren paradan. Txuri garbi zeru gaina, Itsasoak eder maina: Haize ona belarako, Denbor'ona partitzeko. Untzitik artilleria, Atean mandataria, Enbarga hadi marinela, Untziak dagien bela. Adios aita, adios, ama, Behar handiak narama: Neure buraso zaharrak, Zuen hazteko beharrak. Adios ene emaztea, Esposa maite gaztea; Tristea dut partiada, Sekulakotz beharbada. Bizi beharrez bizia Benturatzen dut guzia; Bizi ustean hiltzera, Banoa irriskatzera. Itsasoak nau bizitzen Hark berak nau ni izitzen; Bizi laburra emanen Gero berak eramanen. Adi neure haur xumeak, Seme alaba maiteak; Galtzen baduzue aita, Ama alarguna maita. Adi neure haur xumeak, Seme alaba maiteak; Galtzen baduzue aita, Ama alarguna maita.