Orri zatitxo baten aurrean Ohartu gabe doa denbora Idatzi nahi ez duen arkatza Alboan irrifartsu dudala. Daukadan onena eman behar Onena jasotzen dudalako Zurekin ezin bada, zu gabe; Zurekin bada, nahiago ... Hemen naukazu, Agertuko zaren zai Iraganaren orri txuria Betetzeko prest; Zure ahotsa Entzungo nuke nonnahi Belarrira baldin bada ere Xuxurlatuta. Sinesten ez dutenen mirari Zure eskuetan naukazu sarri; Horrela sentitzen naiz goxoen, Honela egon ninteke beti. Hemen naukazu, Agertuko zaren zai Iraganaren orri txuria Betetzeko prest; Euria zinen Eta busti egiten nintzen Zure besoetan urtzen zen Izotza nintzen. Atzo gauean zurekin Egin nuen amets: Euria zinen Eta busti egiten nintzen.