Kishore Kumar Hits

Urtz - Nahi nuke lyrics

Artist: Urtz

album: Lur gazian ametsak ereinez


Gaua, isila bezain iluna
Hala ere,
Ilunagoa da eguna.
Bihotzan hiltzatu zitzaidan
Oroipen tristea ahaztu
Nahi nuke;
Aspaldi ihesi joan zen
Denbora berreskuratu
Nahi nuke.
Gaua, isila bezain iluna
Hala ere,
Ilunagoa da eguna.
Hain urrun daudenean
Taupada askea
Hurbil sentitu
Nahi nuke;
Hain hurbil daudenean
Desio urruna
Egi bihurtu
Nahi nuke.
Gauaren besoak zabalik daude
Arima galduak izkutatzeko.
Gauaren begiak ertsita daude
Amets oro izar bilakatzeko.
Gaur maite nauzula entzun
Nahiko nuke
Nahiz eta gezurra izan;
Maite zaitudala esan
Nahiko nuke
Nahiz eta egia izan.
Nahi nuke...

Поcмотреть все песни артиста

Other albums by the artist

Similar artists