Nire leihotik ikusten dut, Zuen bizitzaren gogortasuna. Hotza eta neguaren usainak Nire arnasa izozten dute Zure begiek leku horretara naramate, Bai, leku horietako batetara, Iluna. Nire herriko Laino beltzak bezalakoa naiz. Laino beltzak nere barnean ditut. Nire herriko mendi berdeak Bezalakoa naiz. Bere hezetasuna hanken artean dut. Neguaren usaina Itsasoaren gatzarekin Nahasten da. Eta hortik sortzen zara zu, Eta ni, eta emetasun osoa.