Goian nagoela Dena txiki egiten da Handi bilakatzean Preso bizi denak Bertigoa bat-batean Lurretik aldentzean Baina erori eta Oinak grabitateak Irensten dituenean Mila aldiz galdezka Zer da errealitatea Zer galtzen den airean Oinak lurretik aske, deslai Urrun imaginatzeko gai Grabitatearen indarraz gain Ez dut inongo sustrairik nahi Galtzen bagara ere Ahantzi dugu norantza Iparrik gabeko ardatza Zuhaitzak bezala Sustraiak estaltzean Galdu gara bidean Erroei hegoak Ezinbestez errotu zaizkie Oraindik ez dakit Airerako balio ote duten Ez dakit nagoen Hegan egiteko prest Lurretik altxa gabe Auskalo sustraien Babesteko behar horrek Ez gaituen gatibatzen