Kulunkaren azken ertzean Gordetzen zara txoko beltzean Uluka sartu zara hotzean Loak emango dizu bakea Ez da saltzen, ez da merkea Duintasunaren zaporea Itxaropenerantz heltzean Dena dago murruz betea Ahanzturaren bazterretan Ezer ez daukanaren izena Zure eskuak nire eskuetan Eman didazu berriz dena Desegin zaizkit, blaitu euriz Atzo genituen sabaiak, etsiz Esango dizut noizbait irriz Ez gaituela bustiko berriz Zure begiradari eutsiz Korrika, trenez edo itsasontziz Ihes egingo genuke aldiz Bertan etorkizun bat balitz