Bukatuta, berriz nola hasten den nahi nuke jakin, Izan nahi dudana eraiki eta nintzena desegin. Nekatu nintzen ezarritako bide zuzen errazegietan ibiltzez, Guztiak bere horretan berdin iraun dezan eraikitako horma antzuez. Ez naiz jaio itxaroteko, egunak seinalatzeko, Eta soilik orduantxe zoriontsu izateko. Ez naiz jaio itxaroteko, egunak seinalatzeko, Eta soilik orduan, eta soilik orduan, zoriontsu izateko. Naizena izan nahi dut besterik behar gabe, Nahi dudana esan, eta guztia eman, Guztiz hustu arte.