Abesteko dut ahotsa
Erosteko ederra poltsa
Sekretuz beterik dut kutxa
Maitatzeko dut bihotza.
Entzun, maitatzeko dut bihotza;
Begira, sentitzen duen bihotza.
Badut zertaz parre egin
Bizitzeko badut xedea
Jaiotzetik dut helburua
Ta hori lotzeko fedea.
Entzun, hori pertxonengan dut fedea;
Begira, ta ori lortzeko fedea.
Hain gutxi dut eta hainbeste eskeintzeko,
Hain pozik nago ni zerbait egiteko;
Lagunekin behar det goza
Ta neska baten bihotza.
Entzun, ta neska baten bihotza,
Begira, horiek lortuz aski poza,
Entzun, ta maitearen bihotza,
Begira, horiek lortuz aski poza.
Jasan dudan oinazea
Kontuz eman behar iritzia
Itxoiteko badut patxada
Hil da gero hilobia.
Entzun, hantxe ikusiko gera,
Begira, hortxe bukatzen da dena.
Hain gutxi dut eta hainbeste eskeintzeko,
Hain pozik nago ni zerbait egiteko;
Lagunekin behar det goza
Ta neska baten bihotza.
Entzun, ta neska baten bihotza,
Begira, horiek lortuz aski poza,
Entzun, ta maitearen bihotza,
Begira, horiek lortuz aski poza.
Nerea da dudana,
Entzun nere kanta,
Ez dohainik emana,
Mantendu behar dudala,
Eguneroko izardiz
Lan dexente kostata.
Nerea da dudana,
Entzun nik esana
Ez dohainik emana,
Mantendu behar dudala,
Baina, batzuk beti alperrak
Bestek langile finak.
Nerea da dudana,
Entzun ona Uztapidek ziona
Ez dela aberatsena gehiena duena
Baizik duenarekin konformatzen dakiena.
Entzun, ez dela aberatsena,
Begira, gehiena duena,
Entzun, baizik duenarekin,
Begira, konformatzen dakiena.
Поcмотреть все песни артиста