Euskarak merezi du urtero kilometroak, Euskarak behar du hainbat aldiz bultzakada bat, Euskarak merezi du urtero kilometroak. Urriaren lehenengo igandian Ikastolak jartzen dira lanian Urtero bezelatsu Euskaldunok hain sutsu Erantzun ba gogotsu guztiak. Metroz metro bidea zabalduta Zahar eta gazte behingoz batuta Argi izan burua Ikasle ta maixuak Ez okertu helburua Hizkuntzari lotuta. Zer eginik ez dugula Esaten digu gure etsaiak Gutxi gera galdu dela Irentsita erraldoiak Europara txingurriak. Baina hizkuntza bat ez da galtzen Gutxik dutelako ikasten Baizik eta dakigunok Gutxi dugulako egiten. Eta horrelako ekintzak Berpiztuko baitu hitza Kilometroak du giltza. Euskarak behar du hainbat aldiz bultzakada bat, Euskarak merezi du urtero kilometroak, Euskarak behar du hainbat aldiz bultzakada bat, Euskarak merezi du urtero kilometroak.