Han Azpeitin ekin ginen gu! Han jaio ginen gu Baita ere sartu kantura Han hazi eta hezi ginen Ta handik ialgi mundura. Hasieran gauzak ez ziren errezak Ezezagunak ez oso hiztunak Musikan ere ez geunden hain jantziak Gure antsiak Hasi ginen gogoz muinaz eta zangoz Gainditu genitun lehen trabak Lehen urratsak ilusio hutsak Han Azpeitin ekin ginen gu! Bidea egiten musika lantzen Kantua jazten apurka hasi ginen Zer zegoen orduan munduan Aukera nahiko gendun buruan Lehenik guk heldu genion Orduko moda ta kantu sorta Kanpotik zetorrelako ta Eta hori guri ez inporta Beatlesen musika polita Atsegin zitzaigun guri ta. Entzunak ziren baita ere Kantu honen egileak Aitak eta amak talderen Ahotsen jokuak zailak ziren Baina egoskor lanean gogor Ahalegindu ginen jeloskor Antza ematen. Ahotsetan saiatzeak Orain ikusten da emaitza Txikitan ikasteak Sekretua hortan datza Taldearen piperra eta gatza. Ama rubiak figura kanta ama gizenak John Pilips eta lagunak Laukote ederra emankorrena Gu txoraturik Maitemindurik Kaliforniaz txunditurik Une ederrenak. Irten ala kantuak irentsi oi genitun Hollies ere ikasi gabe ezin zan gelditu Beatles eta Rolling zale zan erdibitu Guk Beatels gendun gustoko hortik jarraitu. Gure indarrak ahotsetan direla Ta ez instrumentutan garbi da nabaritu Ahotsa jaiotzetik dakartzu Tresnak ondo ikasteko behar da luze aritu. Gure gustoko, ez du basta, izateko arrakasta Erostaileak esan du nun sartuko duen pasta Utzi kezkak, izan listo, noizean behin txoropito Mila litro ardoz itto egin dantza eta kitto. Ta hasi ginen gu Gogor jotake Uda ta negu Baita jarraitu altu altu Jo gauero, jo egunero Jo nahiz hotza nahiz bero Jo jaiero jo astero Nahiz gaixo erdi ero Han hazi eta hezi ginen Ta handik jalgi mundura.