Herenegun goizetik Maitea zen hila Kalera irten nintzen Jainkoaren bila Berekin aurrez aurre Esplika zedila Behingoz utz zezala Zeru goi txila. Zutaz, maite Egina dut galde Zutaz, maite Egina dut galde. Bakardade handi bat Neukan bihotzean Negar egiten nuen Zutaz oroitzean Galdera egin nion Jaunari hotzean Gizonok nora goaz Mundutik hiltzean. Zutaz, maite Egina dut galde Zutaz, maite Egina dut galde. Zutaz, maite Galdera egin nuen Bainan jainkoak Ez zidan erantzun. Orduak pasa ziren Ezer ez nuen entzun Nik ez dakit, maitea, Konprenitzen duzun Arratsaren ilunak Eguna bildu zuen Jainkoak inondik Ez zidan erantzun. Zutaz, maite Egina dut galde Zutaz, maite Egina dut galde. Zutaz, maite Egina dut galde Zutaz, maite Egina dut galde. Etxeruntz nindoala Pentsatutzen nuen Jainkoa ez da bizi Gizonen ondoan Urruti zegok hura Han bere zeruan Gu bakarrik utzirik Umezurtz munduan. Zutaz, maite Egina dut galde Zutaz, maite Egina dut galde. Zutaz, maite Galdera egin nuen Bainan jainkoak Ez zidan erantzun. Zutaz, maite... Zutaz, maite... Zutaz, maite... Bainan jainkoak Ez zidan erantzun.