Kantatzera niazu Bertso bat edo bi Ereneun jarriak Gizon arruntari Antonio, Lorentxo Edo Joxemari Gauza ederra denik Ez ukatu neri. Goizean jaikitzen Lehendabiziko gauza Ahoa zabaldu eta Janzten ditu galtzak Muturra garbitzeko Nolako zalantzak Ezin kendurik nabil Loaren horratzak. Kafesnea hartu eta Horrekin batera Ahal baldin badet behintzat Noa komunera Aurrean papera ta Atzean papera Periodikua leituz Ilustratzen gera. Etxetik lanera Noa nahiko mantso Realak 4-1 Galdu zuen atzo Kalean bi zakur Ta beste hiru atso Egunon Don Pepiro Eta don Alfontso. Gauzak gaizki dabiltza Hau da komeria Afghanistanen gerra Piztu zuten ia Tokatzen baldin bazait aurten loteria Erosi beharko det Mercedes berra, Ongi egon omen zan Tolosan feria. Ongi ikasi nuen Gaztetan baltsian Karterari kontutzen Txamarra galtzian Artxandako haizeak Beroak bait ziran Ederki egoten zen Ohearen gainian. Nire lana egina naiz Semeak hazteko Haiek eskola oan Zuzen ikasteko Ikasi eta gero Lanean hasteko Ez ditezela izan Bazterrak nahasteko. Semeen semeetatik Bait datoz semiak Batzuek arrak eta Besteak emiak Batzuek lodiak ta Beste batzuk miak Hala jarria dauka Jaunaren legiak. Gaurko eguna ere Bota dugu jada Gizon okupatua Gauza ederra da Asko gustatzen bait zait Oiluaren salda Mugairen hasten bait da Belateko malda. Ez nahiz ni gizon txarra Bainan zer arraio Fidel Castro izateko Ez bait nintzan jaio Musean egiten de Makina bat saio Andrearen ondoan Afaldu det iaio Orain ohera noa Bihar arte aio.