Zurrun zurrunkatuz, ametsak abestuz Gora behera kaletik doa, Bi begi txikien tristura Alaitasuna da behar dutena. Herri oso baten hauspoa Bihurtzen da neure trikitixa, Kantauritikan hegoaldera Ume txiki baten irrifarra. Tiri kiti triki, urru kutu truku Pandero zaharraren soinua, Laguntza behar duen esku bat Emaiogu denok bostekoa. Herri oso baten hauspoa Bihurtzen da neure trikitixa, Kantauritikan hegoaldera Ume txiki baten irrifarra. Kanta bat kantatzen, letra bat abesten Firin faran mila zorion, Agur esan eta bagoaz Kopla zahar batekin aio gabon. Herri oso baten hauspoa Bihurtzen da neure trikitixa, Kantauritikan hegoaldera Ume txiki baten irrifarra. Herri oso baten hauspoa Bihurtzen da neure trikitixa, Kantauritikan hegoaldera Ume txiki baten irrifarra, Ume txiki baten irrifarra, Ume txiki baten irrifarra.