Bost udaberri badira ez zaudela Nekez gogoratu nahi dut agur hura Zure irribar apala Bakardadean, hegan joan zinen Noraezean, oinutsik bidean zehar Maleta bizkar gainean Joan zinen atzean utzita Maite zenuena Jaioterri, sorterria Ez dut ullertu nahi Herri honen itzaletan hazitzen Den sasi-umea Sustrairik ez, lorerik ez dakar Ezinezkoa da urik gabe hazia haztea Udaberri loretsuan, Baso zein itsaso ertzean Elkar egoten ginen, Zerua gurea zen Izan ziren urte oparoak Bueltatuko dira, maitea Berriz egonen gara Lore sorten artean Elkar laztantzen Gorrotatzen dut indarrez Agintari hoien legeek Barkamenik ote dute? Ez, ez Berriz egonen gara Lore sorten artean Udaberri loretsuan Baso zein itsaso ertzean Elkar egoten ginen, Zerua gurea zen Izan ziren urte oparoak Bueltatuko dira, maitea Berriz egonen gara Lore sorten artean Elkar laztantzen