Ze ederra den Gesalibarra Oinez astiro paseatzeko, Eta agian. estutuz gero, Bizimoduaz gogoratzeko. Zoroetxeko harresiaren Alde batean edo bestean Ibiltzen gara batzuk lanean Eta besteak nora ezean. Bestaldekoek, hurbiltzeko eta Egin digute galdera itzela: Zein da ba hemen zoroetxea Gurea ala zeuen aldea? Nork daki, jaunok, eta andereok, Zein den benetan erotegia Hesiaz harunzkaldekoa ala Geure ustezko normaldegia?