Ni itsas xoria banitz Iparreko izotz lurretarat Joan nintaike hegaldaka Bale itsu gizenen ondotik Itsasoa harro dago Haizeak oro tzarrean Eta gu ezin kontsola Etxe goxoa gogoan harturik Zoin asto izan behar den Hala guziz miserian bizi Untzirat iragaiteko Bale bakartiaren hilzaile Sos poxika baten gatik Zonbat arriskurik ez den Ur untzia uzkeilirik Buztan hasarretuak leherturik Lana gustokoa zaio Arrantzale gai den gazteari Bainan ikaretan dago Bale basa hurbiltzen denean Lot lanari, erna gaiten Dio kapitaina jaunak Marinela eri dago Gorputz animak errotik daldaran Borroka hasten denean Uhain zoroak jauzian gora Aberea zaurituta Odol basa zurrutan dario Oligo hexur paflea Sos guttirekin sanitzat Moltsa arin itzultzen da Gaztea Ziburuko tabernarat