Mila beatzireun gañera hogei ta Amaseigarren urtian Gerra triste bat sortu zitzaigun Españiyako partian Esan biarrik ez dago zala Soldaduentzat kaltian Ni ere kintak arrapatuta Or ibili naiz tartian Hamaika amaren seme sartu da Urte auetan lurpian. Bizkayan Yurre izena duan Erri batian sartuta Bizirik juxtu atera nintzan Sari ederra artuta Mayatzak hogei ta lau zituan Egunian erituta Kamilleruak jaso niñuten Geyena odol ustuta Ospitalera ekarri naute Tiruak anka moztuta. An bi anayak elkarren kontra Giñala guk ez genekin Inkurriorik gabe alkarri Tiroka fusillarekin Urrena berriz ospitalian Bildu giñan alkarrekin Negar egiñaz berak esana Ordun pena ederrarekin: "Ire oiñ oyek jotako balak NERONEK TIRAKO NIZKIN"