Kishore Kumar Hits

Txirri, Mirri eta Txiribiton - Eskualdun makila lyrics

Artist: Txirri, Mirri eta Txiribiton

album: Han Urruñan etxe pospola


Begiztatua nuen aspaldi mendian
Mizpirondo zuzuen bat sasien erdian.
Handitzerat utzi dut eta harekila
Aurten egin dut nere eskualdun makila.
Bi erronden gainean joaten ez ikasi,
Burdinbidetan, aldiz, sabela nahasi.
Bainan non dut karrosa? Non dut berebila?
Oinez beti banoa... eskualdun makila.
Askotan ikusi ditut ibilki herrian
Aintzindari erneak ezpata gerrian.
Bekaiztia nigandik urrun joan dadila
Zeren eta baitut nik... eskualdun makila.
Igandeetan goiz-goiza, txamarra emanik,
Etxekoandreari agur bat erranik,
Entzun eta oihuka dorreko ezkila,
Ni banoa harturik... eskualdun makila.
Nere sakelak nahiz ontsaño miatu,
Jin zait behin gizon bat... baina zer gertatu?
Segurki ez du erran batere ez nekiela
Ibiltzen eskuetan... eskualdun makila.
Begiztatua nuen aspaldi mendian
Mizpirondo zuzen sasien erdian.
Handitzerat utzi dut eta herekila
Hemen egin dut nere... zeruko makila.

Поcмотреть все песни артиста

Other albums by the artist

Similar artists