Denboran zehar sua indartsu mantendu da Ekaitza bortitzek borroka galdu dute Betiko beldurrak iragan bilakaturik Etorkizuna menperatzeko unea dugu Gudaren aztarnekin bideak sortuz Zauriak behin pairatuz nahikoa izan zen Naturaren oihartzunak bake hitzak hezten Odolaren garrantzia ikasi genuen Eta orain, hemen gaude gure kantarekin Gure lurrari abestuz, sakon bihotzetik Atzoko haziak zuregan loratuz Babestu gaitezen elkar besarkatuz Amalur, esnatu zaitez Haurtzaroko ametsak barnean dirau Kate guztiak apurtzeko asmoz Maite Amalur Amalur, entzun mesedez Urjauzi baten indarraz heldu ninduzun Biharra jarkitzeko kemena emanez Amalur maite Zuhaitzen usainaz airea da blai Mendien babesa, jaiotzan sustrai Lamien kantua aurkitu dut zain Leizeen itzalekin jantziko naiz Amalur, esnatu zaitez Haurtzaroko ametsak barnean dirau Kate guztiak apurtzeko asmoz Maite Amalur Amalur, entzun mesedez Urjauzi baten indarraz heldu ninduzun Biharra jarkitzeko kemena emanez Amalur maite