Berotu nintzen eta esan nuen Joku ankerren partaide izango ez nintzela Nondik nora nenbilen kontziente izan gabe Berotu nintzen, iparra galdu arte Berotu nintzen eta esa nuen Borrokatuz mendiak mugituko nituela Neurea zen guztia galtzeko prest egon gabe Berotu nintzen, lerdea jario arte Berotu nintzen eta esan nuen Nere orroak eramango zituela Esaten nuenaren kontsekuente izan gabe Errealitatetik ideiak amestu Ametsetatik errealitatea ideiatu Ideietatik ametsak errealizatu Ideiek mundua aldatzen badute ere Hitzontziek ideiak usteltzen dituzte Gure barruko kontraesanak onar ditzagun Gauden tokitik saia gaitezen ikusten Berotu eta egingo banitu