Izar gazte batek Ilargiaren pare Gaua erosi nahi du Egun bihurtu arte Bai, baina iluntzean Gaua nagusi da, Dir dir baten truke Izarra salgai du jartzen. Han, amets merkatuan Asmo guztiak Irakiten dauz eskuetan, Erosi nahi dut ilusioa, Sentimena mantendu, Gazteee!!! Lore gazte batek Elurraren barne Haizea erosi nahi du Lorautsa hedatu arte. Bai, baina urtzean Nagusi da arana, Usainaren truke Lorea salgai du jartzen. Han, amets merkatuan Asmo guztiak Irakiten dauz eskuetan. Erosi nahi dut ilusioa, Sentimena mantendu. Lortu izarraren Ta lorearen kemen, Eguna heldu ta Elurra urtu baino lehen Inoiz ez ahaztu Nondik natorren, Nazela sortu Askatasunean eta ez inoren menpe. Lortu izarraren Ta lorearen kemen, Eguna heldu ta Elurra urtu baino lehen. Inoiz ez ahaztu Nondik natorren, Nazela sortu Askatasunean eta ez inoren menpe. Han, amets merkatuan Asmo guztiak Irakiten dauz eskuetan. Erosi nahi dut ilusioa, Sentimena mantendu. Han, amets merkatuan Asmo guztiak Irakiten dauz eskuetan. Erosi nahi dut ilusioa, Sentimena mantendu. Gazte, gazte, gazte, gazteee!