Baztar batean Orduak alez ale Burutapenen ugartean Robinsonen pare Bakarrik Gogoa ameslari Airean hamaikatxo itaun Ikaro hegalari. Zentzua, hondarretan galdurik Bidea aurkitzeko irrikan Porturatu ziran ontzi guztiak Kaian herdoilak hartuak, kaian... Egunsentian suspertuz Argi jaio barria Gogoetaren mendira abian Naz kinka larrian Iluntzean Argi itzalak nagusi Barneko gogoa dot herri Honen bueltan bildurik. Nor al da egiaren jabe? Nork botako lehen harria? Soka honi teink eginez geroztik, Ez al da apurtuko haria? Idazkien ametsak Gaur nire gogoetak Haizearen jostailu dira Alde batetik bestera Uretan bustiak Dira desegin Eta sugarrak hartuta Errauts hutsak soilik Arima da bizi. Biziminez gagoz noraezean Bidegurutze honen aurrean Lotuko ahal gaitu ba, Galtzearen beldurrak Utopiaranzko bidean? Idazkien ametsak Gaur nire gogoetak Haizearen jostailu dira Alde batetik bestera Uretan bustiak Dira desegin Eta sugarrak hartuta Errauts hutsak soilak dira